Iruneko Letxumborro industrialdera iritsi gara autoz. Nabearen metalezko ate handia irekitzen da eta barrualde lasai eta neutro batera sartzen gara; bertan dago Ternua Groupek duen showroom-a. Espazio zabal eta irekia da, egurraren eta harriaren bezalako ñabardura rustikoek orekatua.

Argi eta itzalen joko sotil batek gidatzen gaitu. Ibilgailuaren alboetan dauden bi argi-eremu eliptikok jaistera gonbidatzen gaituzte. Bata bestearen ondoan dauden bi ate berdin ikusten ditugu, bakoitza argi-izpi estu batek leunki ukituta. Ateak irekitzen dira eta barruan bi giro guztiz desberdin aurkitzen ditugu: bata epela eta inguratzailea, Astore markaren irudi bisual berria; eta bestea hotzagoa eta minimalistagoa, Loreak Mendianen lokalen nortasun-ezaugarria.

  • Bezeroa

    Grupo Ternua

  • Barne-diseinua eta obra-zuzendaritza

    Estudio Zirikiain

  • Argazkiak

    Iñaki Caperochipi

  • Altzarien diseinua

    Ffraca Design Office

  • Argitalpenak
    Proyecto Contract

Enara Aranbide